Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aimar Arreitunandiak brontzezko dominak lortu ditu Gipuzkoa eta Euskadiko Atlestismoko Sub-20 txapelketetan Donostiako Real Sociedad Atletismo taldearekin.
Pasa den otsailaren 17an jokatu zen Gipuzkoako Sub-20 txapelketa Donostiako Belodromoan eta hirugarren postua eskuratu zuen 60 metro korrika proban. Astebete beranduago, otsailaren 24an Euskadiko Sub-20 txapelketan parte hartu zuen toki berean, orduan ere postu bera lortu zuen.