Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Asteburuan Nerjan (Malaga) jokatu zen 23 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa. Bertan izan zen Aimar Arreitunandia zestoarra Real Socied talde txuri urdineko atletismoko taldearekin. Zazpi domina lortu zituen taldeak asteburuan, horietako bat 4×100 erreleboan, non, Arreitunandiak, John Cabang, Ibai Fernandez eta Ander Urangarekin batera, urrezko domina lortu zuen. Kategoria honetako Gipuzkoako errekorra lortu zuten (41.56).