Albisteak
“Aimarez” ardoaren aurkezpena Laiak dendan
— 2018-03-14“Aimarez” ardoaren aurkezpena izango da bihar, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Laiak dendan. Bastidako El Otero upategiko azken uztako ardoari buruzko nondik norakoak azalduko dituzte Aitor eta Iñaki Mata anaiek. 2017ko mahatsekin egindako Aimarez ardo zuria eta urteko ardo beltza izango dira biharko protagonistak.
Aurkezpenaz gain, ardo horiek daztatzeko aukera ere izango da, Laiak dendak eskainitako Errioxako Duroc txorizoaz lagunduta.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide