Aire libreko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen

Asurtzu 2021 proiektua

Foru Aldundiko lanerako baimenak etorri dira eta orain gauzak ondo prestatzea tokatzen zaigu, irailean lanari gogor ekiteko. Lehenago Asurtzu-4 zonaldean egindako zundaketen estratigrafia berbegiratzen ari gara.

 

Estratigrafiaren sekuentzia oso garrantzitsua da aztarnategia ulertzeko. Estratigrafiak erakusten digu aztarnategian milaka urteetan egon den sedimentazioa, bai geologikoa eta baita antropikoa ere nolakoa izan den.

 

 

Estratigrafia hauen garapena oso ezberdina izan daiteke zundaketa bakoitzean eta garrantzitsua ezberdintasun horiek ikertzea.

 

 

Zonalde honetako zundaketetan gizakiaren eragina dagoen azalerak +/- 1,80 metroko sakonera dute, eta Mesolitoan, Neolitoan, metalen aroan eta gure aitonenĀ  garaian metatu da. Sekuentzia bikaina!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide