Aire zabaleko ikerketa arkeologikoak Izarraitzen
— 2022-01-31Igandea, urtarrilak 30. Eguraldi aparta dago 500 metrotik gora.
Azpeitiko herrian, behean laga ditugu behe lainoa, hezetasuna eta hotza.
Bagoaz Izarraizko antzinako arbasoen bizimodua ezagutzera.
2013tik Asurtzuko eremua ikertu ondoren, eta ikerketa ildo berari jarraituz, zonalde berri bat aukeratu dugu.
Arrasate Goena toponimoa dauka zonalde berriak.
Oso egokia da bizitzeko eta nabarmena da garai historiko desberdinetan zenbat txabola egon ziren eremu babes honetan.
Txabola barrua garbitu, laukia markatu, laserrarekin nibelak hartu, eta ekin diogu liburuaren lehenengo orrialdea irakurtzeari.
Lehenengo azaleran, txabolan bizi zen artzainaren gauzatxo batzuk.
Bigarrengoan, bikain landutako suharri polit eta interesgarri bat.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide