Albisteak

Aitor Egañak irabazi du Ekain Guraso Elkarteak antolatutako gazta pisatzeko lehiaketa

Ekain guraso elkarteak gazta pisatzeko lehiaketa antolatu du gaur goizean. Aitor Egaña izan da irabazlea: gaztak 1,455 kilo pisatu du, eta hark 1,450 kiloko apustua egin du. Oso gertu ibili da, beraz, pisua asmatzen.

Ekain elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei, giro polita sortu baita goizean zehar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide