Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Eguna oso eguzkitsua izan den arren, koadrilen arteko jokoek aurrera egin dute arratsaldean plazan. Hainbat kuadrilla animatu dira parte hartzera, ikusleei gozarazi dien ikuskizun alaia eskainiz. Jai giroa eta parte-hartzaileen jarrera ona izan dira protagonista, eta beroak ere ezin izan du ondo pasatzeko gogoa geldiarazi.
Gauean, berriz, musikak hartuko du lekukoa: Sukena, Hazas eta Jagoba izango dira oholtza gainean, eta Laranjadin giro paregabea sortzea espero da.


























































