Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gaur goizean haizeak indar handiz jo duenez, ezin izan dira plazan ohiko mahaiak jarri herri bazkarirako. Hori dela eta, kuadrilla guztiek inguruko kaleetan bilatu dute itzala, eta modu horretan bazkariak aurten bestelako giroa izan du.
Lehiaketan Marafakis kuadrillak irabazi du, eta bigarren eta hirugarren postuetan Xomorro eta Euromillon gelditu dira, hurrenez hurren.
Arratsaldean, 17:00etan, kuadrillen arteko jolasak hasiko dira plazan, eta giroa berotzen jarraituko du.
Arratsaldeko programa:
15:30 Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan 19:30ak arte.
17:00 Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
19:00 Ustekabe txaranga.
22:00 Sukena + Hazas eta Jagoba, Laranjadin.




















