Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eukaliptoak ingurunean duen eraginari buruzko hitzaldia eskaini zuen asteartean Aitor Larrañaga EHUko biologo zestoarrak Portalen. Jakin-mina piztu zuen gaiak eta hainbat herritar bertaratu ziren saiora.
Saioan azken urteetan eukaliptoak EAEn izan duen gorakadaren nondik norakoak azaldu zituen. Larrañagaren arabera, gorakada nabarmenena Bizkaian eman da, baina Gipuzkoan eta Araban ere atzeman da eukaliptoaren igoera. Horrez gain, eukaliptaldiak pinudi edo hariztiekin alderatu zituen eta zuhaitz horiek ingurumenean duten inpaktuaren berri eman zuen.