Albisteak

Aitor Salegik aurrera jarraituko du 2024ko Gipuzkoa Bertsotan Txapelketan

Gipuzkoa Bertsotan 24, Gipuzkoako Txapelketako Nagusirako sailkapen fasea da eta urte hasieratik hona probintziako herri ezberdinetan lehiatu da. Aitor Salegik Zaldibian hartu zuen parte, maiatzaren 2an, eta Elgetan, ekainaren 1ean. Emaitzarekin, “orokorrean nahiko gustura” dagoela aipatu digu bertsolariak.

643 punturekin, 12. postuan amaitu du Salegik sailkapen fasea. Zaldibiako saioan, ofizioetan behitzat sentsazio onarekin geratu zela adierazi digu, gero bakarka ez hainbeste.  Elgetan ere ofizioetan ibili zela gehienbat gustura, baina bakarka, gehiegi asmatu gabe. Ondo joan zelaren sentsazioarekin dagoela dio; nahiko temple onarekin eta, orokorrean gustura eta konforme dagoela esan du.

Udazkenean jarraituko du txapelketak, eta laster egingo dira iraileko eta urriko saioak egiteko zozketa. Horiek izango dira Gipuzkoako Txapelketa Nagusiko final zortzirenak eta gero final laurdenak. Azken honetan sartuko lirateke orain dela 5 urte finalaurrekora ailegatutako bertsolariak.

bertsozale.eus atarian aurkitzen da txapelketaren inguruko informazio guztia eta Aitor Salegiren bideo batzuk ere ikusi daitezke.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide