Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Joan den astean, Aizarna eta Arroabeko eskolako ikasleek Eskola Agenda 2030eko ikasturte amaierako udal foroa egin zuten udaletxean. Ekitaldian zehar, ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztu zituzten, garapen jasangarriko helburuekin lotutako ikaskuntzak erakutsiz. Ondoren, Mikel Arregi, alkateak, aukera aprobetxatu zuen energia jasangarrien arloan Zestoako udalak egin dituen ekimenak eta ekintzak azaltzeko.


