Albisteak
Aizarnako eliza eta Santa Engraziako ermita hobeto ezagutzeko aukera izango da datorren igandean
— 2019-04-11Aizarnako Ama jasokundearen eliza eta Santa Engraziako ermitari buruzko sekretu eta bitxikeria guztiak ezagutzeko aukera izango da datorren igandean. Ezkutuko altxorrak egitasmoaren baitan anatoltutako irteera izango da. Ibilbidea goizeko 11:00etan hasiko da Aizarnako plazan eta Vicente Davila gida zestoarra arduratuko da saioa zuzentzeaz. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, Urola Erdiko turismo bulegoan (943 15 18 78 ).
Ezkutuko altxorrak” programaren helburua eskualdeko ondarea ezagutzera ematea da, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Urte guztian zehar, hainbat bisita egingo dituzte Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiengo eskualdetan. Urola Erdian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egin dituzte saioak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide