Aizarnako eskola txiki eguna

 

Bi urte jarraian eta Aizarnan ospatzekoa  zen eskola txikien jai eguna ezin antolatu  koronabirusaren arazoa dela eta. Ez nahi  bezala, baina hala ere  birusaren aurkako neurriak hartuta, ekitaldi xume bat antolatu zen Etumeta  inguruan. Hasierako ekitaldi hau, Errezilek eta Aizarnak muga egiten duten “Txoondei” deitzen diogun zelaian antolatu zen. Bi eskolen arteko haurrak eta gurasoak arduratu ziren lekukoa esku aldatzen, beraz, orain Errezilgo San Martin Herri Eskolari dagokio  jai berezi hau antolatzea. Zorte on.

Etumetako ekintza xume  honek ondoren jarraipena izan zuen  Aizarnan, dantza kantuak eta abar. Gainera, eskolako atarian jarri zituzten Aizarnako Herri Eskolako ikasleek eginiko artelanak. Arte lan hauek margotzeko, ikasleek  Ander Ormazuri artista Zumaiarraren laguntza izan zuten. Egun biribila giro paregabea eta  Aizarna  koloretsu jantzita ikusi genuen egun honetan.

Egun Eskola txikia deitzen diogu Aizarnakoari. Herri txikietako bizilagun murrizketaren eragina  izango da seguruenik, eskola zaharra  hain txikia zenik ez baikenuen uste. Izan ere, nik ezagutu nuen eskola zahar honetan  ikasle pila bat eskolatu ginen. Sortu zenetik maila egokia eman duen eskola izan dela esango nuke Aizarnakoa,  eta  aurrerantz ere  ez dadila gutxiago izan.

Egun honetako ekitaldi edo jai egunari begira,   bideo eta argazki batzuk jaso nituen ohiturari jarraituz. Nire ustez  nahiko egoki irudikatzen dute eguna, beraz, jaso  eta denon eskura  jarriko ditut, Aizarnara begira dagoen Web orri honetan. Bertara hurbiltzeko arazoak  edo zailtasunak izan dituenarentzat, hemen du orain aukera egun honetako  giro bikainaz jabetzeko.

Jon Egiguren

https://youtu.be/VCoHfNS1LSwhttps://youtu.be/VCoHfNS1LSwhttps://youtu.be/VCoHfNS1LSwhttps://youtu.be/VCoHfNS1LSw

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide