Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aizarnako eskolako patioko estalkia berritu berritu du Zestoako Udalak. Erakundeak jakinarazi du eraikin berria egin zenetik, euria ari zuenean “oso erabilpen txikia” ematen zitzaiola gune horri. “Iparraldetik euria sartzen zen haizeak lagunduaz eta, eraikin nagusiaren eta estalkiaren artean zegoen gune irekiak bertan egin beharreko jarduerak asko baldintzatzen zituen”. Arazoa konpontzeko, babes elementuak jarri dizkiote estalkiari. Lanek 11.013,64 euroko gastua izan dute.