Aizarnako ferratzailea

Asteko esan behar, Fernando Arzallusek ferratzaileei  buruz, Danbolineko komunitatean idatzi zuen artikuluaren harira doala  hau ere. Aizarnan ofizio zahar honetan lan egin zuen Paulo Iturri aipatzen zuen bertan, berau ondo ezagutu nuenez gaia  pixka bat sakontzea dut helburu idatzi honetan.

Gehien aipatzen ditugun herri sustatzaileak  agintariak eta kleroa izaten dira askotan, baina esan beharra dago ofizio zahar eta xume hauek gehiago lagundu zutela  herriak suspertzen.

Ofizio xume honetan lan egin zuen Paulok ere, adinean aurrera goazen Aizarnarrak ondo ezagutu genuen berau. Gogoan dut eskolatik irten eta nola egoten ginen begira  mandoren bat ferratzen ari zenean. Haurrak zerbait berezia ikusteko irrikan egoten baiginen.

Mandoak, idiak edo behiak, denetatik ikusten zen ferratzen etxe honetan. Lanean ari zen tokira gehiegi urbiltzen ginen  askotan, eta jakina, atzeratzeko aginduak eman behar, animaliekin ez baitago fidatzerik. Ez zuen pazientzia txikia izango gizon honek, guri begiratzen  nola uzten zigun ikusita.

Ferratzaile lanak bakarrik ez, errementari lanak ere egiten zituen, baserrietan beti baitzegoen zerbait konpondu beharra: aizkora, aitzurra, are hortza edo uztairen bat  egin beharra.

Sutegian bazuen hauspo handi bat burdina goritzeko eta ondoren  aingura gainean mailuarekin forma berriak ematen abilezia handia   zuen Paulok. Meategiko palanka eta pikatxoiei tenplea emateko garaian  zer esanik ez. Meategietan ere asko erabiltzen baitziren erreminta hauek.

Barberoko deitzen diogun etxean egiten zuen lan eta baserriko lanekin batera  uztartzen zituen ofizio zahar hauek. Beraz baserritarra, ferratzailea eta errementaria, hiru ofizio landu zituen gizona dugu Paulo. Familia aurrera ateratzeko denen beharra zegoen garaiak baitziren haiek.

Hogeigarren gizaldian, Aizarnan landu zuen ofizio hau Paulok. Ofizio xume eta berezi honetan lan egin zutenen datak, Antxon Agirre Sarondok jaso zituen  “Herreros de Gipuzkoa por localidades” deituriko liburuxkan, eta Paulo Iturri ere bertan ageri da, argazki eta guzti.

Aizarnara begira dagoen txoko  honetan,ezin utzi Aizarnako ofizio zahar honen kontuak jaso gabe. Behean   argitaratzen ditut liburuxka honetatik jasotakoak.

Jon Egiguren

===================================

 

Herreros de Gipuzcoa por localidades

Paulino Iturri Urbieta fue a trabajar de aprendiz a la herrería de José Múgica. Allí aprendió el ofi cio y se casó con la hija de su patrón en 1928. En su fragua combinaba labores de herrador con las de herrería. Buena parte de su tiempo la ocupaba en afi lar las herramientas de las minas de carbón que por entonces funcionaban en Aizarna. Hacía también azadas (“atxurras”), hachas (“aizkorak”), etc. y asimismo las herraduras en un principio, pero terminó comprándolas en Motrico. Siempre trabajó solo, y tampoco tuvo aprendices, a excepción de sus hijos que esporádicamente le ayudaban, sin que aprendieran

Datos biográficas

Herrador: Paulino Iturri Urbieta. Nació en 1892 en el caserío GastañagaTxiki de Guetaria. Falleció en 1976. Herrador y herrero.
Genealogía Esposa. Ángeles Múgica Larrañaga. Nacida en 1903. Hijos. Seis: • Pilar (1903). Monja. • Arantxa (1932). Monja. • Javier (1934). Soltero. Mecánico de profesión. • Begoña (1936). Soltera. • José (1939). Casado con María Dolores Esnal. Dos hijos. Mecánico de profesión. • Luis María (1941). Casado con Milagros Lizarríbar. Dos hijos. Electricista

Barberokoenea.

Informante: Ángeles Múgica Larrañaga, viuda de Iturri, en entrevista realizada el 28 de septiembre de 1986