Aizarnako pazko jaia 2019

Aspaldiko ohitura baten jarraipena da, egun Aizarnan  ospatzen dugun pazko jaia. Garai batean bigarren egunean ospatzen zen eta dirudienez ondo ezagutzen zen bailaran  erromeri hau, zale ugari hurbiltzen baitzen bertara.

Zestoar multzo handi bat, eta  Akoa osoa gehitu behar, gehiengoa hauek osatzen zuten.  Baina inguruko auzoek ere ez zeukaten baztertzeko erromeri hau, Aizarnan neska polit ugari  bizi baitzen.

Erromerian  mutil batek baino gehiagok egiten  zuen akordioa neskaren batekin etxerako bidea elkarrekin egiteko eta  bat baino gehiago omen dira baserrira lagundu ondoren Aizarnako bidean galdutakoak.

Egunsentiaren zain egon  eta gero zuzenean lanera. Neska laguntze gogorra  baina gustura egindakoak ez omen du damurik. Behin baino gehiagotan gertatukoa izango  da seguruenik, nik askotan entzundakoa  behintzat Aizarnan.

Dena den gaur ez dago horrelako zailtasunik neskekin hartu-emanak izateko, denak batera ibiltzen baitira. Garai batetik asko aldatu dira gauzak eta onerako gainera, lehengoa  gehiegikeria handi bat baitzen.

Aspaldiko kontu hauek alde batera utzi eta gaur egun nola ospatzen dugun ikusiko dugu.  Horretarako egunean bertan jaso nituen irudiekin bideo bat osatu dut , nire ustez nahikoa islatzen du egun honetako giroa Aizarnan.  Ez dira luzeak, bestela jendeak ez baitu pazientziarik hartzen ikusteko, presaka bizi garelako izango da seguruenik.

Ikusteko egin klik beheko helbide hauetan

Jon Egiguren

 










Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide