Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aizarnako Puertokua etxeak sua hartu zuen joan den igande iluntzean. Suhiltzaileak berehala iritsi ziren auzora eta sua itzaltzea lortu zuten. Kalte pertsonalik ez zen egon baina suak kalte materialak eragin zituen.
Udal arkitektoak gaur goizean egin du aurreneko ikuskapena eta erakundeak Danbolini jakinarazi dionez, eraikinaren fatxada mantenduko da, baina barrua eta teilatua goitik behera berreraiki beharko dira. Bestalde, alboko eraikinek eragin txikia izan dutela jakinarazi du Udalak.
Hemen atzo ateratako argazkiak: