Albisteak

Aizarnan prest dute amabirjinetako egitaraua

Abuztuaren 12tik 15era bitartean ospatuko dituzte amabirjinak Aizarnan. Auzotarrek egitarau oparoa prestatu dute aurtengoan ere. Lau egunetan adin guztientzako ekintzak izango dira auzoan.

Hemen egitaraua:

Abuztuak 12, larunbata

18:00 Txupinazoa botako dute herritar gazteenek. Ondoren, pilota partidak: Azkue-Agirre / Uria-Alonso eta Sasiain-Alonso / Egiguren-Egiguren.

21:00 Herri afaria

23:00 Soiñuz Blai.

Abuztuak 13, igandea

Jubilatuen hamaiketakoa. Ume jolasak egun guztian zehar.

22:00 Eire bikotearen kontzertua.

Abuztuak 14, astelehena

Goizean zehar oilasko biltzea.

11:00 Haur eta gazteentzako herri kirolak eta bazkaria.

Eguerdian, paella lehiaketa eta bazkaria.

23:00 Rodeo taldearen kontzertua, eta ondoren, DJ HGS.

Abuztuak 15, asteartea

Goizean umeen krosa.

18:00 Pentatloi erakustaldia: Andoni Iruretagoiena Izeta – Jagoba Otaegi / Xabier Zaldua – Mikel Agirre. Harri jasotze erakustaldia Lur Errekondorekin.

22:00 Enaitz Alberdi eta Oibar Olano trikitilariak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide