Albisteak

[ARGAZKIAK] Aizarnan udaberriari ongietorria eman zioten puzgarriekin eta txokolatearekin

Aurreko ostiralean, martxoaren 20an, ofizialki udaberria hasi zen, eta Aizarnan ere ospatzeko aitzakia ederra izan zuten atzo arratsaldean. Umeentzako egitaraua prestatu zuten, puzgarriekin eta txokolatadarekin giro goxoa sortuz.

Auzoko eta inguruko haurrek arratsalde pasa ederra egin zuten pilotalekuan, salto eta salto artean. Jolasak eta meriendak lagunduta, giro alaia nagusitu zen, udaberriari ongietorria eginez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide