Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Goizeko 7:30ean hasi dira Aizarnarrak oilasko biltzen. 25 lagun inguru bildu dira urteroko ohiturari jarraitzeko asmoz. Oilasko biltzaileak baserriz baserri ibiliko dira goiz guztian zehar, eta eguerdiko 14:30ak inguruan iritsiko dira plazara.
Goizeko 11:00etan haur eta gazteentzako herri kirolak izango dira plazan eta eguerdi aldera paella lehiaketako prestaketekin hasiko dira. Oilasko biltzaileen etorreraren ondoren bazkaria egingo dute. Arratsaldean etxez etxe jarraituko dute oilasko biltzaileek, eta 23:00etan Rodeo taldeak kontzertua eskiniko du. Ondoren, DJ HGSren emanaldia izango da.