Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurtengoa Akua Birarik ez dela izango iragarri dute antolatzaileek. Bi urte geldirik egon ostean, berriro lasterketa antolatzea “zaila” egin zaiela azaldu dute. “Hamabost urte izan dira, eta ez genuen nahi ezer esan gabe geratu. Momentuz behintzat, hamabost urteko etapa gozo bati ahalik eta amaiera onena eman nahi diogu, zuei guztioi eskerrak emanez” adierazi dute antolatzaileek.
Urte guzti hauetan lasterketa antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie: lasterketan parte hartu dutenei, auzotarrei eta akoar bakoitzari, eta aipamen berezia egin nahi izan diete auzoan falta diren guztiei. Hemendik aurrera, auzolanak antolatzen jarraituko dutela esan dute eta urteroko mezak ere egingo dituztela azpimarratu dute.