Albisteak

Aldaketa izango dira kiroldegiko funtzionamenduan

Gaurtik hasita, hainbat aldaketa izango dira kiroldegiko funtzionamenduan. Orain arte, bazkideek soilik zuten kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera baina gaurtik aurrera, egun bateko sarrera ordainduta ere sartu ahal izango da. Bestalde, eguerdiko 12:15etatik, 15:45era zabalik egongo da kiroldegia, jarraian eta itxierarik gabe. Ordutegi horretan 65 urtetik gorakoek izango dute makinak erabiltzeko lehentasuna. Azkenik, crossfit-eko aretoa zabalduko dute, hiru pertsonako edukiera mugarekin.

Erabiltzaileek ez dute hitzordua hartu behar kiroldegira sartu ahal izateko. Ane Carrere kirol koordinatzaileak azaldu du gauza momentuz “lasai” dagoela. Txanda hartu behar ez bada ere, edukiera mugatua dela nabarmendu du.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide