Albisteak

Aldaketak Iraetakoek eta Endoiakoek bozkatzeko tokietan

Zestoako Udalak, Iraeta eta Endoiako bizilagunek botoa emateko tokiak aldatu ditu. Hemendik aurrera, bi toki berrietan eman beharko dute botoa. Endoiarrek Arroagoiko mahaira joan behar izaten zuten bozka ematera eta iraetarrek, Aizarnara.

Orain, Endoiako bizilagunek Zestoan eman beharko dute botoa, Zestoa Arroagoia baina gertuago dagoelako. Bestalde, Iraetako biztanleek Arroagora joan beharko dute, Aizarna baino gertuago dago eta. Beraz, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetatik hasi eta hortik aurrerakoetan, aipatutako leku berrietan bozkatu beharko dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide