Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ostiraletik igandera bitartean ospatu dituzte sankristobalak Narrondon. Eguraldi bikaina izan dute auzoko festetan, eta jende ugari bildu da festa batzordeko kideek antolatutako ekintzetan. Larunbateko tortilla patata janean, esaterako, 50 lagun inguru bildu ziren karpan. Egun berean, sardina jana egin zuten eta orduan ere jendetza bildu zen. Festei amaiera biribila emateko Gorka Aginagalderen A gusto! izeneko bakarrizketarekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Argazkiak: Narrondoko festa batzordea