Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, azaroak 27, eman zioten hasiera Mendi Asteari. Koldo Ruizek “Bolivia 2024;hiru sumendi, hiru 6000ko” izenburupean Boliviara egindako bidaiaren kronika aurkeztu zuen eta aretoa bete egin zuen. Gaur bigarren saio bat izango da Jose Manuel Regil, Xabier Ostolaza, Jon Olaizola “Lepaxo” eta Mikel Urrestillaren eskutik, Manasluera egindako trekking irteera baten inguruan. Alonderon, izango da 19:15ean. Larunbatean berriz, BTT zeharkaldi erraza egingo dute. Hiru ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten dute eta irteera 9:00etan abiatuko da Gurutzetik.