Albisteak

Alonderoko Kultur Aretoa beteta Aranzadi elkarteak eskainitako hitzaldian

Atzo arratsaldean izan zen Aranzadi Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako bi hitzaldien lehen saioa. Iñaki Egaña historialari eta idazleak Urola bailaran errepresio frankista nola bizi izan zen azaldu zuen. Bigarren hitzaldia martxoaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan eta Karlos Almorza historialariak Saseta defentsa sistemaren inguruan hitz egingo du.

Oroimen bulegoa

Aranzadik eta Udalak sinatu berri duten hitzarmenaren baitan, oroimen bulegoa zabaldu zuten martxoaren 3an Udaletxeko beheko solairuan. Aranzadiko kideek Zestoarren testigantzak jasoko dituzte martxoko astearte guztietan, goizez, 10:00etatik 13:00era, eta arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara. Bertara joan ezin dutenek 943 466 142 telefonora deitzeko edo memoria@aranzadi.eus helbidera mezu bat bidaltzeko aukera izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide