Amabirjin Jaietako lehen egunean pilota jaialdia izango da kiroldegiko frontoian
Danbolin— 2019-08-07Irailaren 6an, ostiralean, emango zaie hasiera Zestoako Amabirjin Jaiei eta Zestoako Pilota Elkartekoek pilota jaialdi bikaina antolatu dute kiroldegiko frontoian.
Lehendabizi, Jaka-Bikuña eta Etxeberria- Ladis Galarza binakakoen txanda izango da. Ondoren, partida nagusia jokatuko da eta binakakoak Altuna-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta izango dira.
Ikuskizuna gaueko 22:00etan hasiko da eta salneurria 30,00 eurokoa izango da. Sarrerak aurrez eskuratzeko deitu zenbaki honetara: 634 434 742