Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Luzaroan iraileko Amabirjin jaietan galduta egon zen zahagi-dantza berreskuratu zen joan den urtean. Lehengo urteko arrakasta ikusita, aurten ere esperientzia errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. Festetako azken egunean izango da, irailaren 9an (igandea). Dantzariek festei agur esango diete. Arratsaldeko 20:00ak inguruan irtengo dira Udaletxe azpitik. Herriko zenbait gunetan dantzatzeko geldialdiak egingo dituzte eta azkenik, plazan azken dantza egingo dute.
Datorren hilaren 30ean (osteguna) arratsaldeko 19:30ean izango da lehen entsegua, Itxaropena dantza taldearen lokalean. Izena emateko nahikoa izango da entsegura agertzea. Antolatzaileek, 14 urtetik gorako edozein herritar parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. “Edonork har dezake parte, ez da beharrezkoa dantzan jakitea” azaldu dute antolatzaileek.
Hemen duzue joan den urteko zahagi-dantzaren laburpen bideoa: