Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Irailaren 8an (larunbata) eta 9an (igandea) izango diren zekorketen kartela kaleratu du Udalak. Larunbatean, Oropesako (Toledo) Adolfo Rodriguez Montesinos aberetegiko bi zekor toreatuko ditu Jesús García eta bere kuadrillak. Ordezko toreatzailea, Álvaro Fernández izango da. Igandean, aldiz, Borja Collado eta bere kuadrillaren txanda izango da eta ganadutegi bereko beste bi zekor toreatuko dituzte. Alenjandro Contreras izango da ordezko toreatzailea.
Bi zekorketak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Helduentzako sarreraren prezioa 20 eurokoa izango da. Haurrek, berriz, 8 euro ordaindu beharko dituzte.