Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako kaleak eta plazak musikaz, kirolez eta tradizioz beteko dira datozen egunetan. Abuztuaren 30ean, larunbatez, hasiko dira jaiak Gazte Egunarekin, eta irailaren 8an, Amabirjina egunean, emango zaie amaiera.
Egitaraua zabala eta askotarikoa izango da: txirrindularitza, pilota partidak, erromeriak, kontzertuak, herri kirolak, umeentzako jolasak eta omenaldi bereziak tartean izango dira.
Lehen asteburuan, Gazte Eguna izango da protagonista: larunbatean Ondarbasora igoera ospetsua egingo da, eta igandean herriko adinekoei omenaldia egingo zaie Foru plazan, aurten Mari Kruz Iribar Iribar eta Karlos Alkorta Murillo nabarmenduta.
Irail hasierak ere ez du atsedenik ekarriko: hilaren 5ean txupinazoarekin lehertuko dira jaiak eta umeen eguna ospatuko da, tailerrak, bazkaria eta suzko zezena barne. Hurrengo egunean, paella lehiaketa eta kuadrillen arteko jolasak izango dira.
Irailak 7 eta 8, berriz, ekitaldi handienak ekarriko dituzte. Igandean, Nafartasunari gorazarrea eta lehen zekorketa izango dira; eta astelehenean, Amabirjin egunez, meza nagusia, udal ordezkarien dantzaurrea, kontzertuak eta bigarren zekorketa. Aldi berean, Gurea Kultura ekimenak zezenketen alternatiba gisa kontzertuak eskainiko ditu estazio inguruan.
Musikaz gozatzeko aukera ere ez da faltako: Dena, Ezpalak, Ostarte, DeBrass, Skapaie, M&M, Laket, Anari eta beste hainbat talde igoko dira oholtzara, herriko kale eta plazak alaituz.
ABUZTUAK 30, LARUNBATA. GAZTE EGUNA
11:30 XXXVIII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
13:00 Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
14:15 Elkartasun bazkaria “Antton etxera”, plazan.
18:00 Pilota partidak frontoi zaharrean.
19:00 Eingo musika taldea “Kantan ta dantzan” kaleetan zehar.
22:00 Dena + Ezpalak, Laranjadin.
ABUZTUAK 31, IGANDEA
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:30 Meza.
13:15 Herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Foru plazan. Aurtengo omenduak Mari Kruz Iribar Iribar eta Karlos Alkorta Murillo izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 85 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
14:30 Bazkaria Jubilatu etxean.
17:30 Herri kirolak, frontoi zaharrean.
19:00 Txistularien Alardea, plazan.
IRAILAK 5, OSTIRALA
(Umeak txuri gorriz janztera gonbidatzen ditugu)
11:30 Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu…)
12:00 Txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira. Joselontxos txaranga.
14:30 Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria kiroldegian.
15:30 Haurrentzat tailerrak.
16:30 Bertso-poteoa tabernaz taberna Unai Agirre eta Oier Etxeberriarekin, Erniarraitz elkarteak antolatuta.
17:30 Lopene ganadutegiko poniak plazan.
19:00 Ostarte erromeria, Laranjadin.
22:00 Suzko zezena.
Ondoren, Ostarte erromeria eta DeBrass, Laranjadin.
IRAILAK 6, LARUNBATA
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:00 Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
12:30 Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
14:30 Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
15:30 Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan 19:30ak arte.
17:00 Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta. 19:00. Ustekabe txaranga.
22:00 Sukena + Hazas eta Jagoba, Laranjadin.
IRAILAK 7, IGANDEA
9:00 Zestoako dultzaineroen diana.
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
12:30 Nafartasunari gorazarrea: Musika, bertso eta dantzaz alaiturik, sorgin ehizaren bosgarren mende-aurrea gogoratuko da.
17:00 – 19:00 Kirol joko handiak, frontoi zaharrean.
17:30 Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00 Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ez Ez Ez + Makeda + Sal del coche.
18:00 Lehen zekorketa. Toreatzailea: Curro Muñoz. Ordezkoa: Raúl Jerez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
21:00 Skapaie.
23:00 M&M, Laranjadin.
IRAILAK 8, ASTELEHENA. AMABIRJINA EGUNA
9:00 Zestoako dultzaineroen diana.
10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00 Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira. 12:00. Meza.
Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15 Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30 Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00 Tor magoa, kiroldegiko aterpean.
18:00 Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Anari.
18:00 Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Juan Pablo Ibarra. Ordezkoa: Marco Peláez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00 Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
21:00 Laket erromeria.