Albisteak

[ARGAZKIAK] Amaiera ederra eman diote aurtengo Amabirjin jaiei Aizarnan

Oilasko biltze egunarekin eman zioten amaiera aizarnarrek Amabirjin jaiei. Oilasko biltzaileak goizean goizo hasi ziren baserriz baserri dantzan, eguerdi aldera paella lehiaketako prestaketekin hasi ziren besteakĀ  plazan eta 15:00ak aldera oilasko biltzaileak kalera geturatu zirenean jende mordoxka animatu zen dantzara.

Ondoren, paella lehiaketako irabazleak saritu zituzten, Eneritz eta Olatz izan dira irabazleak aurtengoan ere, laugarren urtea da amantala etxera eramaten dutela.

Bazkariaren ostean oilasko biltzaileak dantzan jarraitu zuten kalean eta, amaiera emateko, Laiotz musika taldeak gaua girotu zuen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide