Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo amaitu ziren Arroagoiko Santana-Santio jaiak. Patata tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa, pilota partidak, herri kirolak, argazki emanaldia eta musikarekin amaitu zituzten festak arroarrek atzo, besteak beste.
Gaueko 12:00etan otarraren zozketa egin zen eta zenbaki saritua 363 zenbakia izan zen. Ordezko zenbakia 196a da eta irabazleak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko.
Arroagoiko Santio eta Santanetako III. Argazki Lehiaketaren irabazlea berriz Eduardo Agirre izan da, jarraian ikusiko duzuen argazkiarekin.