Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Keixeta (Arroa 1963) margolari eta zeramikagileak zuzenduta, ‘Raku’ (zeramika japoniarra) tailerra antolatu zuen Itziarko Auzo Udalak, Gaztendoia, Endoiako Auzo Elkarteak lagunduta. Uztailaren 6,10 eta 14an izan dira saioak Endoiako auzo lokalean.
Zortzi heldu eta 11 haurrek hartu dute parte hiru eguneko ikastaroan. Lehen egunean buztinezko piezak egin zituzten, bigarrengoan egosi eta esmaltatzen hasi ziren eta atzokoa izan zen egun zirraragarriena, emaitzaren ordua, sorpresaz beteriko eguna. Buztinezko piezak zein kolore eta itxura hartuko duten ez baita jakiten zehatz aurrez. Balorazio oso ona egin dute irakasle eta ikasleek ere.