[BIDEOA] Amancay Gaztañagak, Ion Artanok eta Miren Nogalesek “Ni ere Amillubitar” kanpainan parte hartu dute

Amillubi Lurra Taupaka proiektuaren crowfounding kanpaina aurrera doa. Duela 15 egun, 500 dohaintzarekin % 50eko muga gainditu zuten. Maiatzak 30a baino lehen 150.000 € behar dituzte ordainketaren lehen zatia aurrera eramateko. Azken egunetan Ni ere Amillubitar kanpaina abiarazi dute sare sozialen bitartez eta Amancay Gaztañaga, Ion Artano eta Miren Nogales zestorrek ere proiektuarekiko atxikipena adierazi dute. Sakatu irdudian bideoa ikusteko.