Baso jabe batzuk jasandako erasoen aurrean Zestoa eta Azpeitiako EAJ-k kaleratu duten oharra
— 2024-04-23Azkenaldian hainbat baso berritzeko zuhaitz landaketek, horien artean Zestoa eta Azpeitikoek, jasan dituzten mozketa indiskriminatuen aurrean, Zestoa eta Azpeitiko EAJk beraien gaitzespen irmoa azaldu nahi dute eta elkartasuna adierazi baso jabeei, ekimen bandaliko hauen aurrean jasatako kalteak direla eta.
Horrelako ekintzak onartezinak dira, natura eta ekologismoa aitzakitzat hartuta, basoen berritzear eta ingurumenari kalte egiten diotelako eta jabe horien eskubideak eta Gizarte gisa partekatzen ditugun arauak urratzen dituztelako.
Basogintzak ongizatea eta lurralde oreka berdea bermatzen ditu. Gure lurraldeko basoak zaintzea eta berritzea inoiz baino funtsezkoagoa da gaur egun, klima-aldaketari aurre egiteko, besteak beste. Landareak suntsitzera bideratutako ekintza horiek ez die inolako onurarik egiten gure ingurune berde eta baso ondarearen kontserbazioari eta garapenari.
Halaber, EAJk Zestoa eta Azpeitiko udalei eskatzen die, gure herrietan izandako erasoak gaitzez ditzatela eta erasotsutako baso jabeei bere babesa eta elkartasuna adierazi eta herrian zabalduko den gaitzespen oharra
argitara dezatela.
Egin zaitez bazkide