Albisteak

Amancay Gaztañagak ’39 lore’ liburua plazaratu du

39 lore antzerki liburua kaleratu berri du Amancay Gaztañagak. Susa argitaletxeak eta Ehazek elkarlanean argitaratzen duten Ganbila bildumaren barruan plazaratu du lana.

Liburua hiru zatitan banatutako triptiko bat dela azaldu du Gaztañagak. Lehen zatia, saiakera bat da, emakumeek sorkuntzan ze oztopo aurkitzen dituzten kontatzen da. Horrez gain, euskaraz lan egiten duten antzerkizaleek dituzten eragozpenei buruz ere aritu da Gaztañaga. Bigarren zatia, 39 lore izeneko antzezlana da eta hirugarrena, bestiario bat da. Bertan, antzezlanean agertzen diren pertsonaiei buruz hitz egin du Gaztañagak. Azken zati horretan, Arrate Rodriguezek egindako ilustrazioak ere ageri dira.

Durangoko azokan aurkeztuko du lana, abenduaren 8an, arratsaldeko 17:00etan, Ahotsenea gunean. Dagoeneko eskuragai dago lana liburu dendetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide