Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Kulturazek jakinarazi duenez, Kamikaz kolektiboak, Ttak Teatroak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean ekoitzitako ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak irabazi du aurtengo Azpeitiko 39. Euskal Antzerki Topaketen ikuslearen saria. Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek sortu eta antzeztu dute lana. Azpeitian egin zuten estreinaldia eta ordutik, Euskal Herriko areto ezberdinetan izan dira.
Irakurri hemen Gaztañagari egindako elkarrizketa.