Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eguraldi kaskarrarekin jokatu zen Flysch Trail lasterketaren hamabigarren edizioa atzo goizean Zumaian. Bi froga izan ziren, maratoia eta maratoi erdia eta guztira 700 korrikalari inguruk hartu zuten parte.
Maratoi erdian Amets Aranberri zestoarrak hirugarren postua eskuratu zuen gizonezkoen kategorian. Sasoi betean dago Aranberri: 1:37:59 denboran amaitu zuen ibilbidea. Geoffrey Ndungu izan zen garailea froga horretan 1:36:48 denborekin eta Sandor Szabor izan zen bigarren sailkatua 1:37:13 denborarekin.
Ikusi bi frogetako sailkapenak hemen.
Argazkia: @moxigeno