Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Biolur elkarteak Amillubi proiekturako koordinatzaile eta dinamizatzaile lanpostua betetzeko deialdi bidezko hautaketa prozesua jarri du martxan. Biolurrek 2023aren amaieran jarri zuen martxan Iraetako Amillubi proiektua, eta ikasturte berriari begira, jardun erdiko langile bat behar du proiektuan aritzeko.
Lanpostu honetan, Amillubi lantaldea koordinatu eta dinamizatu beharko da. Horrez gain, proiektuaren ikuspegi orokorraz jabetzea eta koordinazio orokorra egitea lanaren parte izango da, baita Biolurreko lan taldearen koordinazioan parte hartzea ere.
Lanaldia datorren irailaren 15ean hasiko da eta abenduaren 31n amaituko da, nahiz eta luzatzeko aukera egon. Interesdunek curriculuma abuztuaren 31 baino lehen bidali beharko dute biolur@biolur.eus helbidera. Edozein zalantza izanez gero, 943 76 14 47 telefono zenbakira deitu daiteke.
Lanpostuaren xehetasun guztiak ezagutzeko, egin klik hemen.