Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, atxilotu dituztelako elkarretaratzea egin da Zestoan, Gure esku Dagok deitua. Astearte honetan, Euskal Herriko herri guztietan deitu ditu elkarretaratzeak Gure Esku Dagok. Elkarretaratzeak ‘JUNTS’ lelopean egin dira.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarteak adierazi duenez “herritarren borondateari bide emateagatik espetxeratzea onartezina da. Kalera ateratzeko ordua da”. “Herritarrok etorkizunaren jabe. Hoy mas que nunca. Elkarrekin. Junts. Estam amb vosaltres. Gu beti kataluinarekin!!” adierazi du Gure Esku Dagok.
IRUZKINDU