Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Urrairen hasieran “Historias a bocados” telebista saioa grabatu zuten Zestoako Bainuetxean. Vicente Davila zestoarrak Ander Gonzalez sukaldari donostiarraren gida-lanak egin zituen.
Grabaketan zehar Bainuetxeko txoko ezberdinak ezagutu zituen sukaldari donostiarrak eta Davilak Bainuetxearen historiako hainbat pasarte kontatu zizkion Gonzalezi.
“Historias a bocados” telebista saioak Euskal Herriko hainbat txoko bisitatzen ditu eta bertako gastronomia eta kultura errepasatzen dute saioan zehar. “Historias a bocados” ETB2an emititzen da larunbat eta igandetan (20:00).
Argazkiak: Zestoako Bainuetxea
IRUZKINDU