Albisteak
Hasi da martxan Bainuetxeko autobus geltoki berria
— 2017-10-18Urriaren 18an hasi da martxan Zestoako Bainuetxeko autobus geltoki berria. Geltoki berri horren lanak irailaren amaieran bukatu zituzten, baina urriaren hasieran Josetxo Mendizabal Zestoako alkatean adierazi zuenez “Mugikortasun Saileko Zuzendariak eman behar du azken oniritzia, geraleku hori martxan hasteko”.
Geltoki berri hau martxan jartzean, Bainuetxeko erabiltzaileek ez dute errepidea igaro beharko geltokira joateko, geltoki berrira errepide azpiko tuneletik joan daitezkeelako erabiltzaileak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU