Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur goizean jakinarazi dituzte Arroa Beheko Udaberriko I. Argazki Rallyko irabazleen izenak. Aner Rodriguezek eskuratu du lehen postua 16 urte bitartekoen kategorian eta Kepa Iribarrek 16 urtetik gorakoenean. Mikel Rodriguezek bigarren postua eskuratu du 16 urtetik beherakoen kategorian eta Maria Iribarrek hirugarren postuan sailkatu da. Eduardo J. Merino izan da 16 urtetik gorakoen kategorian bigarren eta Itxaso Agirrezabalaga hirugarren.
Guztira, 20 auzotarrek hartu dute parte: zortzi haur eta hamabi heldu. “Arroabeko nire leku gustukoena” gaitzat hartuta, 34 argazki aurkeztu dituzte denen artean eta argazki horietatik onenak aukeratu dituzte F11 Zestoako Argazki Elkarteko Joxean Ulaciak, Eduardo Agirrek eta Adiel Zabalak. Rallyko sari banaketa ekainaren 18an egingo dute, ostirala, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bestalde, ekainaren 23tik 27ran bitartean aurkeztutako argazki guztiak ikusgai izango dira antolatzaileek prestatuko duten erakusketa batean.
Hemen dituzue argazki sarituak:
16 urtetik beherako kategorian
16 urtetik gorakoen kategorian: