Soreasu antzokian hitzaldia

Antonio Turiel eta Antonio Aretxabala adituen hitzaldia, zentral eolikoen inguruan

Antonio Aretxabalak eta Antonio Turielek emango dute maiatzaren 4ko hitzaldia. Azpeitiko Soreasu antzokian da hitzordua, 19:00etan.

Datorren maiatzaren 4an, ostegunez, zentral eolikoak mendietan zergatik ezin diren eraiki azalduko dute estatu mailan energia krisiaren inguruan erreferente diren Antonio Aretxabala geologoak zein ikerlariak eta Antonio Turiel fisikari, matematikari eta CSICeko zientzialariak. Azpeitiko Soreasu antzokian da hitzordua, 19:00etan.

Crisis de energía y de materiales izenburupean, energiaren eta materialen krisien berri emanez, zer testuingurutan gauden argituko digute. Azken finean, gainera datorkigun arazo potolo honi benetan aurrez aurre begiratzen lagunduko digute biek ala biek.

Mendietan zentral eolikorik ez!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide