Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pasa den ostegunean, Antxieta Arkeologia Taldeko kideak Aizarnako eskolan izan ziren arkeologia eta orokorrean natur zaletasun formakuntza erakusten. Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako haurrek hartu zuten parte. Antxietako kideen esanetan, ikasle “trebeak” aurkitu dituzte eta “etorkizunean arkeologo, geologo, biologo eta natur zale sutsuak aterako dira Aizarnako txoko honetatik”.