Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Beroa izan zen atzo, larunbateko, Pazko festako protagonistetako bat. Itzaletik ibiltzeko hobea zegoen eguerdi partean. Giroak ez zuen hutsik egin hala eta guztiz ere. Goizean jende dezente ibili zen artisau postuetan eta haurrek ere gustura hartu zuten parte txapa eta taza margotzen. Aizarnako dantzariak animatzen giroak gora egin zuen beste urte batez, eta txekorrak ere ez zuen hutsik egin. Aranburuko zelaia urtero bezala erakusketa izan da. Aurtengoan, aterkia izan dute eskulturak sortzeko gaia. Arratsaldean Bardo konpainiaren ikuskizuna izan zen herriko osoaren gozamenerako.