Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Murtziako Cartagena hirian banatu dituzte Repsol Guide 2024 Eguzkiak. Iluntzeko 20:00etan hasi da gala eta zuzenean eman dute Repsolek duen webgunearen bitartez.
Hirurogeita hamar bat ikuskatzailez osatutako taldeak urte osoan zehar egindako lanaren azken emaitza izan da gaurko galako sari ematea, eta Joseba Odriozolak gustura jaso du saria: “Aranetako lan taldea eta familiari eman nahi dizkiot eskerrak, beraiek gabe ezinezkoa izango zelako guzti hau, eta gogoan dut baita ere, hain justu, gaur 11 urte, gure albotik joan zen nire tokaio Joseba Erkizia ere. Berarentzat ere bada sari hau”.