Albisteak

Ardo dastaketa ezberdinak antolatu ditu Laiak dendak urrirako

Urrian antolatu ohi du urtero Laiaka dendak ardo dastaketa. Aurtengoan ezin izan dute horrelakorik egin baina ez dira eskuak gurutzatuta geratu. Hilabete guztian zehar ardo dastaketa ezberdinak antolatu dituzte. Egoera dela eta, taldeak mugatuak izango dira, saio bakoitzean zortzi lagunek hartuko dute parte.
Pasa den ostegunean egin zuten lehen dastaketa, ardo beltzekin. Ostegun honetan, hilak 15, ardo zurien txanda izango da eta larunbatean, Vermoutha probatuko dute Laiakera hurbiltzen direnek. Hilaren 22an, berriz, kaba ezberdinak dastatzeko aukera izango da eta jatorri ezberdinetako ardo beltzen dastaketarekin emango diote amaiera hilabeteari urriaren 29an.
Hilaren 15 eta 17ko dastaketetan ezingo da parte hartu, taldeak bete baitira jada. Hilaren 22 eta 29ko saioetarako plazak badaude oraindik. Hala ere, Laiakeko arduradunak azaldu digu norbaitek beste dastaketaren bat egin nahi izanez gero, dendara gerturatzeko.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide