Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ardo dastaketa egingo dute datorren ostegunean, hilak 26, arratsaldeko 19:30ean Laiak dendan. Rodriquez Laorden Wines upategi Errioxarreko kideak izango dira bertan eta lau ardo ezberdin dastatu ahal izango dira mokadutxo batez lagunduta. Aurrez izena ematea komeni da Laiak-en edota 943 14 81 34 telefonora deituta. Gehienez 20 pertsonako taldea osatuko da eta prezioa 10€koa izango da.