Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ardo jolasaren lehen fasea amaitu da, eta aurten guztira 85 lagunek hartu dute parte. Dinamika zirraragarria izan da: parte-hartzaileek kopa beltzetan zerbitzatutako ardoak dastatu behar izan dituzte, eta zehaztu ardo beltza, gorria edo ardo zuria ote zen. Hiru ondo asmatuz gero, laugarren ardo bat ere probatu behar izan zuten.
Horren emaitza gisa, 15 lagun sailkatu dira finalerako. Finala irailaren 4an, ostegunez, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da. Bertan, parte-hartzaileek hiru ardo zuriren mahatsa asmatu beharko dute, eta hortik aterako da aurtengo irabazlea.